Datu hauek bakarrik erabiliko dira proposamena prestatzeko
Merkaturatzaile elektriko bat baino gehiago
Espainiako argi-konpainien multzoan 100 urtetik gorako eskarmentua duen enpresa-talde bateko kidea da ATLAS. Jarduteko eta energiaren merkatua ulertzeko modu berriak pentsatzea ahalbidetzen digu eskarmentu horrek. Argia, energia eta kostuak optimizatzea eta aurreztea da gure xedea, zure amaierako fakturan isla daitezen.
Konpainia elektrikoak gizartearen zerbitzura daudela balioesten dugu, eta guztion ondasun bat administratzeko egiten dutela lan. Hori dela-eta, behar guztiei erantzuteko gai diren plan espezifikoak diseinatzen ditugu. Kontsumitzaile guztiek ez daukate kontsumo-maila bera, ezta, argia kontratatzeko orduan, behar berberak ere; nork bere ordutegia eta lehentasunen sorta dauzka. Plan pertsonalizatuak diseinatzeak, beraz, gure tarifa elektrikoak enpresa-profil, profil profesional edo profil industrial bakoitzari egokitzea ahalbidetzen du, eta argia une oro nola aurreztu daitekeen erakustea.
Zergatik kontratatu ATLAS energia
Gure elektrizitate-enpresan, berrikuntza, eskarmentua eta espezializazioa eskutik helduta doaz, zure negozio eta enpresarako tarifa eta zerbitzu onenak eskaini ahal izateko.
Zure enpresarako, ezinbestekoa da energia erabiltzea, eta horregatik da hain garrantzitsua zure energia neurtzea eta administratzea. Energia behar bezala optimizatzea giltzarria da energiaren fakturan aurrezteko eta, horrela, zure etekinak maximizatu ahal izateko.
Proba gaitzazu! Ez du batere kostatzen...
Konpromisorik gabe, loturarik gabe, zuk zeuk erabakitzen duzu.
Enpresako DNA
Enpresek mugitzen gaituzte; enpresa-ehunduraren barru-barruko zatia gara, energia ibiltzeko arteriak: horixe da gure arrastoa. Enpresa-energia gara.
Zerk egiten gaituen konpainia elektriko ezberdina? Sektorea ulertzeko eta bertan jarduteko moduak. Trebeak, eraginkorrak eta konprometituak.
% 90eko fidelizazioa
Bezeroei ulertzea da gure sistemaren oinarria, eta behar duten zerbitzurik onena eskaintzea ahalbidetzen digu horrek.
Ez gara Espainiako gainerako energia-merkaturatzaileak bezalakoak, hori baino gehiago gara-eta: gure bezeroekin aliatzen gara, beren sektorean lehiakorragoak izan gaitezen. Eta, hori guztia, argiaren eta energiaren fakturan aurreztea ahalbidetuko dieten gure prozesu efizienteei esker.
Espezializazioa
Kasu bakoitzerako aurrezki-plan pertsonalizatuak eta espezializatuak dauzkagu.
Sistema aurreratuenak jartzen ditugu gure bezeroen eskura, aurrezki-xedeak lor ditzaten. Ez gara merkaturatzaile huts izatera mugatzen, gure bezeroen kide bihurtzen baikara.
ATALAYA System Report sistema garatu arte bideratu gaitu gure arauak. Kudeaketa aurreratuko programa da hori, eta zure enpresako energia-kontsumoa optimizatzea ahalbidetzen du.
Potentzia-gehiegikerien kontrola (edota gehiegizko energia erreaktiboaren kontrola)
Kontsumoaren gainkostua ekar dezakeen edozein matxura hautematea ahalbidetzen dizu
Faktura-simulagailua.
Tarifa edo potentzia aldatzeko orduan, alderatu itzazu aukerak
Kontsumo-kurben joerari eta deskargari buruzko grafikoa
Kontrola ezazu zeuk energia-kontsumoa, eta egin itzazu zeure analisiak
Gainera, hain ziur gaude ATALAYA System Report sistemaren funtzionaltasunaz, lehenengo urtean ez dizkizugu ez konexioa ez hornikuntza kobratuko, ezta hasierako diagnostikoa eta kontsumo-kurben hasierako deskarga ere.
Kontsumitzailearen elektrizitatearen edo gas naturalaren instalazioa identifikatzen duen zenbaki BAKARRA da. Kodea lotuta dago, eta hornidura-puntua identifikatzen du.
ES siglak (herrialdearen identifikazioa) gehi 20 karakterek (zenbakiek eta letrek) osatzen dute.
ERDI-TENTSIOKO TARIFAK
ESKATU ESKAINTZA
GOI-TENTSIOKO TARIFAK
CONTACTAR
Pribatutasun politikak
Lege-abisua eta datuen pribatutasun-politika
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen II. kapitulua betez, web-orrialde hau ATLAS ENERGIA COMERCIAL SL sozietatearen jabetzakoa dela jakinarazten dizugu. ATLAS ENERGIA COMERCIAL SL sozietateak Lleidako RIU TER kalea, 9-BXS, 25001 (LLEIDA) helbidea eta B25732314 IFK zenbakia dauzka, info@atlas-energia.com da helbide elektronikoa, eta Lleidako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1.282 liburukian, 0 liburuan, 145. folioan, 8. atalean, L 25.614 orrian, 1. inskripzioan.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusten denarekin bat eginez, borondatez ematen dizkiguzun datuak fitxategi batera sartuko direla jakinarazten dizu ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk. Datu pertsonalen fitxategi mistoa da hori, Datuak Babesteko Agentziaren aurrean aitortuta dago, eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren segurtasun-neurri guztiak ezarrita dauzkaten bezeroen inguruko merkataritza- eta administrazio-kudeaketak egiteko xedea dauka.
Sinatzaileak bermatu egiten du emandako datuak egiazkoak direla, eta horietan gertatzen den edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen du
ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLrekin harremanetan jartzeko eta bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko, nahitaezkoa da datu pertsonalak bidaltzea.
Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira, edo, datuak babesteko politika hau onartzen ez bada, ezingo da ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLn harpidetu, erregistratu edo bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso. Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen denarekin bat eginez, datuak begiratzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahalko dituzula jakinarazten dizugu. Horretarako, gutun bat bidali beharko diozu ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLri (RIU TER kalea, 9-BXS, 25001, LLEIDA, LLEIDA helbidera), edo posta elektronikoa (neus@atlas-energia.com helbidera) edo faxa, "LOPD, Derechos ARCO" gaia jarrita, eta NANaren fotokopia erantsita, legeak adierazten duen bezala.
Eskubide horiek erabiltzeko, zure nortasuna egiaztatu behar duzu, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edo zuzenbidean baliozkoa den beste bitarteko baten bidez. ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk ez dizkie datuak hirugarrenei lagako. Hala ere, enpresaren bati lagatzen bazaizkio, informatu egingo da datuak eman aurretik, eragindakoaren berariazko baimena eskatzeko.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazi egiten du datu pertsonalak babesteko baldintzen berri eman zaiola, eta onartu egiten duela, baita baimena ematen ere, ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk datu horien gaineko tratamendu automatizatua egin dezan, datu pertsonalak babesteko politika honetan adierazi diren moduan eta xedeetarako.
Hortaz, ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLrekin harremanetan jartzeko inprimaki hau erabiltzean, berariaz baimentzen ari naiz nire datuak erabil ditzala komunikazio komertzialak bidaltzeko, edozein bidetatik (posta elektronikoa barne hartuta), eta nahi dudanean deusezta dezaket baimen hori, ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLra joz.
WEBAREN EDUKIA ETA ESTEKAK
ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk eskubidea dauka bere web-orrialdeetan jasotzen den informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo deuseztatzeko; are, informaziorako sarbidea mugatu edo ukatu ahalko die erabiltzaile horiei. ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk ez du inongo erantzukizunik hartzen ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLren jabetzapeko web-orrialdeetan dauden esteketatik ireki daitezkeen hirugarrenen webetan egon daitekeen informazioaren gainean.
ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLren web-orrialdeetan "linkak" edo estekak egoteak informazio-xede hutsa dauka, eta horrek inola ere ez du esan nahi iradokizunak, gonbidapenak edo horien gaineko aitortzak direnik.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Web-orrialdeko edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLren titulartasunekoak dira, eta, hortaz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean erakustea, eraldatzea edo bere web-orrialdeetako edukiekin egin daitekeen bestelako edozein jarduera egitea, ezta iturriak aipatuta ere, ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLren idatzizko baimena egon ezean.
LEGERIA
Oro har, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk bere zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituen harremanak (webgune honetan ageri dira zerbitzu horiek).
XEDEA
Webguneko arduradunak erabiltzaileen eskura jartzen du dokumentu hau. Honen bidez, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatzen diren betebeharrak bete nahi dira, bai eta webgunea erabiltzeko baldintzen berri ematea ere webguneko erabiltzaile guztiei.
Webgune honetara sartzen den orok hartzen du erabiltzaile-rola, eta hemen ezartzen diren xedapenak nahiz ezar daitekeen edozein lege-xedapen kontuan hartzeko eta zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du.
Webguneko arduradunak eskubidea dauka webgunean ager daitekeen edozein informazio mota aldatzeko, aurretik ohartarazteko edo erabiltzaileei betebeharren berri emateko betebeharrik gabe, eta nahikoa izango da arduradunak webgunean argitaratzea.
ERANTZUKIZUNA
Webguneko arduradunak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere webgunean argitaratu den informazioaren gainean, hirugarren batek manipulatu edo sartu duen informazioa bada hori.
Arduradunaren webguneak cookieak (zerbitzariak orrialdera sartzen denaren ordenagailura bilatzen dituen informazio-artxibo txikiak) eduki ditzake, guneak behar bezala funtziona dezan eta behar bezala ikuska dadin ezinbestekotzat jotzen diren zereginak egin ahal izateari begira. Webgunean erabiltzen diren cookieak, edonola ere, aldi baterako dira, geroko transmisioa eraginkorragoa izateko xede bakarra daukate, eta erabiltzailearen saioa amaitzen denean desagertzen dira. Inola ere ez dira erabiliko informazio pertsonala biltzeko. Bezeroaren webgunetik hirugarrenen webguneetako edukietara berbideratzeko aukera dago. Arduradunak, ezin ditzakeenez beti kontrolatu hirugarrenek bere webguneetara sartzen dituzten edukiak, ez du eduki horien gaineko inolako erantzukizunik hartzen. Nolanahi ere, arduradunak adierazten du berehala ekingo diola legeria nazionala edo nazioartekoa nahiz morala edo ordena publikoa urra dezakeen edozein eduki kentzeari, eta berehala kenduko duela, era berean, webgune horretarako berbideraketa, eta eduki horren berri emango diela eskudun agintariei.
Arduradunak ez du erantzukizunik hartzen foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenei arduradunaren web-orrialdean modu independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien edozein bitartekotan (modu adierazkorrean baina ez mugatzailean) biltzen den informazioaren eta edukien gainean. Alabaina, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 11. eta 16. artikuluetan xedatzen dena betez, erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztien esanetara jartzen da arduraduna, eta modu aktiboan lagunduko du legeria nazionalari edo nazioartekoari nahiz hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin edo aurka egin diezaieketen eduki guztiak kentzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko. Webgunean sailkapen horretan sar daitekeen edukiren bat dagoela uste badu erabiltzaileak, jakinaraz diezaiola berehala webguneko administratzaileari, mesedez.
Webgune hau berrikusi eta probatu egin da, behar bezala funtziona dezan. Berez, urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan behar bezala funtzionatuko duela berma daiteke. Dena dela, arduradunak ez du baztertzen programazio-erroreak egoteko aukera, edo ezinbesteko kausak (hondamendi naturalak, grebak...) zein web-orrialdera sartzea galarazten duten antzeko kontuak agertzea.
Barkatu eragozpenak, Bezeroaren eremuan gure zerbitzuak eguneratzen ari gara, eta oraindik ez dugu% 100 funtzionatuko. Oraintxe bertan, edozein zalantza edo galderek erabat dohainik jaso ditzakezu: