Nor gara

Sektorean eskarmentua duen enpresa

Atlas Energia Comercial SL / ATLAS energia 2012an sortu zen; hala ere, sektorean eskarmentu gutxi duela irudi dezakeen arren, errealitatea oso bestelakoa da; izan ere, energia-sektorean sendotutako oinarri solidoa daukan eta energia elektrikoaren banaketaren eta sorkuntzaren arloan 100 urtetik gorako eskarmentua daukan enpresa-talde bateko kidea da Atlas Energia, eta 2000tik dago merkaturatze-sektorean lanean. Atlas Energiarekin, zirkulua itxi nahi dugu, zerbitzurik onena eta gehieneko profesionaltasuna bermatzeko gure bezeroei.

Hornitzaile hurbila

Badakigu batzuetan oso zaila eta aspergarria izaten dela izapide batzuk egitea, baina, gure bezeroekiko hurbiltasuna funtsezkoa dela uste dugunez, Bezeroen Arretarako Bulegoa daukagu, edozein zalantza edo kontsulta argitzera etorri ahal izan zaitezen.

Negozioaren gaineko ikuspegi etikoa

Gure bezeroei zerbitzuaren kalitatea hobetzeari begirakoak dira gure ahaleginak, eta arreta pertsonalizatuaren bidez lortzen dugu hori: izapideak murrizten ditugu, faktura argiak eta zehatzak igortzen, eta prestakuntza eta informazioa ematen ditugu. Gainera, behin epea amaitzen denean, merkaturatzailea aldatzeko erabateko askatasuna bermatzen zaie bezeroei. Funtsean, energia elektrikoa merkaturatzeko negozioa gardenagoa eta errazagoa egiten saiatzen gara, eta, besteren artean, sektoreko beste enpresa batzuek erabiltzen dituzten formula komertzial nahasgarriak saihesten ditugu; adibidez, uko egiten diegu fakturako prezioetan erabiltzen dituzten deskontu engainagarriei, bezeroa deskuidatzea besterik lortzen ez duten horiei.

Enpresentzako aholkularitza

Merkaturatzaile gisa, enpresei zuzendutako eredua izan da gure printzipioa eta oinarria, gure langileen esperientzia eta merkatuko erosketa-kudeaketa baitira gure gehienekoa balioak, gure bezeroen eskaria doituz.

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Lehiakideekiko desberdintzapena

Jarduteko modua edozein izanda ere, balio teoriko berberak dauzkate enpresa guztiek: profesionalizazioa, esperientzia, hurbiltasuna eta abar. Errealitatea, ordea, balio teoriko horietatik oso urrun dago. Horren ondorioz, egoki ikusi dugu energia kudeatzeko eta balio horiek guztiak programa bakar batean sartzeko gai den sistema berri bat sortzea. Programa horretan, lineako plataforma baten bidez, edozein energia-kudeatzailek eskain diezaiokeen kudeaketa energetiko guztia eduki dezake eskura erabiltzaileak; zentzuzko informazioa, azkarra eta bere kontsumoaren errealitateari egokitutakoa.
ATALAYA system report da enpresaren funtzionamendu energetikoa bezeroari modu errazean hurbiltzeko gai den programa.

bulegoak

  • Lleida: Cuartel General.
  • Bartzelona: agente komertzial baten ordez.
  • Sevilla: agente komertzialaren ordez.

Benetako erantzunak ...zure beharrei!

Facturas

Ordaindu beharko zenukeen hori ordaintzen duzu?

Badakigu oso konplexua izan daitekeela kontsumitzen dugun horrengatik benetan ordaindu beharko genukeen hori ordaintzen ote dugun jakitea. Atlas® energian, helburutzat hartu dugu tresna eta aholkularitza teknikoa eskaini ahal izatea gure bezeroei, eta eskaintza hori izatea bezeroekiko balio nagusia, ahalik eta gehien doitu ditzaten guztizko kostuak, benetako kontsumoetatik abiatuta. Hori dela-eta, azterketa xehatu horiek egiteko eta, ahalik eta kostu txikienak lortze aldera, kontsumoak eta kargak doitzeko teknikariak eta kudeaketa-tresnak dauzka atlas® energiak.

Atlas® energiak, gainera, hau eskaintzen dizu:

Factura

Faktura argi eta xehatuak

Hilabete naturalen arabera fakturatzen dugu: 12 hilabete, 12 faktura.

Inork ez ditu gustuko fakturetako ezusteak, ezta kontzeptu ulergaitzak ere. Horregatik dira gure fakturak hain zehatzak eta argiak.

Enpresa baldin bazara, ATALAYA system report

Sin compromisos

Iraunkortasun-konpromisorik gabe

Lehenengo urtea amaitutakoan, nahi duzunean aldatu ahalko duzu konpainia, iraunkortasunik gabe, konpromisorik gabe, zigorrik gabe...

Are, izapideekin lagunduko dizugu...

Total

Guztiaz arduratuko gara!

Konpainiaz aldatzeko, ez zara ezertaz kezkatu beharko: izapide guztiez arduratzen gara.

Are, beste konpainia batera joatea erabakitzen baduzu egun batean, aldaketa egingo dizugu.

Atencion cliente

Bezeroen arreta eta aholkularitza pertsonalizatua

Bisita gaitzazu! Zatoz gure merkataritza-bulegora.

Poz-pozik emango dizugu aurrez aurreko arreta, eta atsegin handiz aztertuko dugu zure kasu zehatza.

Utz iezaguzu laguntzen eta zure beharrei gehien egokitzen zaien tarifaren gaineko aholkua ematen.

Baimenak eta akreditazioak

Eficiencia

ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLUk energia elektrikoa merkaturatzen egiten du lan, eta Energia Elektrikoaren Banatzaileen, Merkaturatzaileen eta Kontsumitzaileen Administrazio Erregistroan dago inskribatuta, R2-457 zenbakiarekin.

Back To Top