Lege-abisua eta datuen pribatutasun-politika

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen II. kapitulua betez, web-orrialde hau ATLAS ENERGIA COMERCIAL SL sozietatearen jabetzakoa dela jakinarazten dizugu. ATLAS ENERGIA COMERCIAL SL sozietateak Lleidako RIU TER kalea, 9-BXS, 25001 (LLEIDA) helbidea eta B25732314 IFK zenbakia dauzka, info@atlas-energia.com da helbide elektronikoa, eta Lleidako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1.282 liburukian, 0 liburuan, 145. folioan, 8. atalean, L 25.614 orrian, 1. inskripzioan.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusten denarekin bat eginez, borondatez ematen dizkiguzun datuak fitxategi batera sartuko direla jakinarazten dizu ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk. Datu pertsonalen fitxategi mistoa da hori, Datuak Babesteko Agentziaren aurrean aitortuta dago, eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren segurtasun-neurri guztiak ezarrita dauzkaten bezeroen inguruko merkataritza- eta administrazio-kudeaketak egiteko xedea dauka.

Sinatzaileak bermatu egiten du emandako datuak egiazkoak direla, eta horietan gertatzen den edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen du

ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLrekin harremanetan jartzeko eta bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko, nahitaezkoa da datu pertsonalak bidaltzea.

Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira, edo, datuak babesteko politika hau onartzen ez bada, ezingo da ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLn harpidetu, erregistratu edo bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso. Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen denarekin bat eginez, datuak begiratzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahalko dituzula jakinarazten dizugu. Horretarako, gutun bat bidali beharko diozu ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLri (RIU TER kalea, 9-BXS, 25001, LLEIDA, LLEIDA helbidera), edo posta elektronikoa (neus@atlas-energia.com helbidera) edo faxa, "LOPD, Derechos ARCO" gaia jarrita, eta NANaren fotokopia erantsita, legeak adierazten duen bezala.

Eskubide horiek erabiltzeko, zure nortasuna egiaztatu behar duzu, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edo zuzenbidean baliozkoa den beste bitarteko baten bidez. ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk ez dizkie datuak hirugarrenei lagako. Hala ere, enpresaren bati lagatzen bazaizkio, informatu egingo da datuak eman aurretik, eragindakoaren berariazko baimena eskatzeko.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazi egiten du datu pertsonalak babesteko baldintzen berri eman zaiola, eta onartu egiten duela, baita baimena ematen ere, ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk datu horien gaineko tratamendu automatizatua egin dezan, datu pertsonalak babesteko politika honetan adierazi diren moduan eta xedeetarako.

Hortaz, ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLrekin harremanetan jartzeko inprimaki hau erabiltzean, berariaz baimentzen ari naiz nire datuak erabil ditzala komunikazio komertzialak bidaltzeko, edozein bidetatik (posta elektronikoa barne hartuta), eta nahi dudanean deusezta dezaket baimen hori, ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLra joz.

WEBAREN EDUKIA ETA ESTEKAK

ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk eskubidea dauka bere web-orrialdeetan jasotzen den informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo deuseztatzeko; are, informaziorako sarbidea mugatu edo ukatu ahalko die erabiltzaile horiei. ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk ez du inongo erantzukizunik hartzen ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLren jabetzapeko web-orrialdeetan dauden esteketatik ireki daitezkeen hirugarrenen webetan egon daitekeen informazioaren gainean.

ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLren web-orrialdeetan "linkak" edo estekak egoteak informazio-xede hutsa dauka, eta horrek inola ere ez du esan nahi iradokizunak, gonbidapenak edo horien gaineko aitortzak direnik.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Web-orrialdeko edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLren titulartasunekoak dira, eta, hortaz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean erakustea, eraldatzea edo bere web-orrialdeetako edukiekin egin daitekeen bestelako edozein jarduera egitea, ezta iturriak aipatuta ere, ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLren idatzizko baimena egon ezean.

LEGERIA

Oro har, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude ATLAS ENERGIA COMERCIAL SLk bere zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituen harremanak (webgune honetan ageri dira zerbitzu horiek).

XEDEA

Webguneko arduradunak erabiltzaileen eskura jartzen du dokumentu hau. Honen bidez, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatzen diren betebeharrak bete nahi dira, bai eta webgunea erabiltzeko baldintzen berri ematea ere webguneko erabiltzaile guztiei.

Webgune honetara sartzen den orok hartzen du erabiltzaile-rola, eta hemen ezartzen diren xedapenak nahiz ezar daitekeen edozein lege-xedapen kontuan hartzeko eta zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du.

Webguneko arduradunak eskubidea dauka webgunean ager daitekeen edozein informazio mota aldatzeko, aurretik ohartarazteko edo erabiltzaileei betebeharren berri emateko betebeharrik gabe, eta nahikoa izango da arduradunak webgunean argitaratzea.

ERANTZUKIZUNA

Webguneko arduradunak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere webgunean argitaratu den informazioaren gainean, hirugarren batek manipulatu edo sartu duen informazioa bada hori.

Arduradunaren webguneak cookieak (zerbitzariak orrialdera sartzen denaren ordenagailura bilatzen dituen informazio-artxibo txikiak) eduki ditzake, guneak behar bezala funtziona dezan eta behar bezala ikuska dadin ezinbestekotzat jotzen diren zereginak egin ahal izateari begira. Webgunean erabiltzen diren cookieak, edonola ere, aldi baterako dira, geroko transmisioa eraginkorragoa izateko xede bakarra daukate, eta erabiltzailearen saioa amaitzen denean desagertzen dira. Inola ere ez dira erabiliko informazio pertsonala biltzeko. Bezeroaren webgunetik hirugarrenen webguneetako edukietara berbideratzeko aukera dago. Arduradunak, ezin ditzakeenez beti kontrolatu hirugarrenek bere webguneetara sartzen dituzten edukiak, ez du eduki horien gaineko inolako erantzukizunik hartzen. Nolanahi ere, arduradunak adierazten du berehala ekingo diola legeria nazionala edo nazioartekoa nahiz morala edo ordena publikoa urra dezakeen edozein eduki kentzeari, eta berehala kenduko duela, era berean, webgune horretarako berbideraketa, eta eduki horren berri emango diela eskudun agintariei.

Arduradunak ez du erantzukizunik hartzen foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenei arduradunaren web-orrialdean modu independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien edozein bitartekotan (modu adierazkorrean baina ez mugatzailean) biltzen den informazioaren eta edukien gainean. Alabaina, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 11. eta 16. artikuluetan xedatzen dena betez, erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztien esanetara jartzen da arduraduna, eta modu aktiboan lagunduko du legeria nazionalari edo nazioartekoari nahiz hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin edo aurka egin diezaieketen eduki guztiak kentzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko. Webgunean sailkapen horretan sar daitekeen edukiren bat dagoela uste badu erabiltzaileak, jakinaraz diezaiola berehala webguneko administratzaileari, mesedez.

Webgune hau berrikusi eta probatu egin da, behar bezala funtziona dezan. Berez, urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan behar bezala funtzionatuko duela berma daiteke. Dena dela, arduradunak ez du baztertzen programazio-erroreak egoteko aukera, edo ezinbesteko kausak (hondamendi naturalak, grebak...) zein web-orrialdera sartzea galarazten duten antzeko kontuak agertzea.

Back To Top